Orain
dela egun batzuk proposatu zidaten Txindokira ilargibetearekin
igotzea, gailurrean egunsentia dastatzeko. Pirinioetan edo Alpeetan
bakarrik egin ditut horrelakoak; etxean bertan, inoiz ez. Horregatik,
paregabeko aukera iruditu zitzaidan naturaz gozatzeko konpainia
ederrean.
Ni
Billabonatik aterako nintzen eta Lazkaon elkartuko ginen “goizeko!
3:55ean. Gaueko hamarretan ohean egon arren, ezin izan ninduen loak
hartu. Iratzargailua 3etan jarri nuen eta urduritasuna. nagusi.
Oraingo honetan, igoera erraza zen, ez nituen kranpoian eta sokak
beharko, baina hala ere zirrara ikaragarria egiten zidan nire buruan
sortzen zen Txindokiren irudiak.
Iratzargailuak
jotzeko hamar minutu falta zirela seko geratu nintzen. Halere,
OHMMMMMMMMMM entzun orduko ohetik salto egin nuen. Zerbait gosaldu,
trasteak hartu eta Lazkaorako bideari ekin nion. Errepidean
bakardadea zen nagusi eta ziztu bizian iritsi nintzen euskaltegiko
atarira. Kotxeetan banatu ginen eta Larraitzera abiatu ginen. Artean
gaua izan arren, ilargiak dena argitzen zuen. Beraz, kopeta-argirik
gabe hasi ginen mendian gora.
Zeruan
izarrak ñirñirka ari ziren, bailaretan berriz herrietako argiak
lanbroarekin nahasten ziren. Taldearen atzealdea osatzen genuen,
betidanik gustatu zait tropeleko azkena izatea, ikuspegi hobea
izateko.
Emeki-emeki
gora goaz lurraren irregulartasunak oin azpian sentituz. Txoriek
agurtzen gintuzten eta zuhaitzen itzalek lagun baten tatuajeak ekarri
zizkidaten burura. Beste batean gonbidatuko beharko dut, seguru nago
gustukoa izango duela horrelako esperientzia. Lehen etenaldia egin
genuenerako arropa guztia motxilan zegoen gordeta, tenperatura goxoa
zen. Tarte aldapatsua igotzean hasi zen haizea aurpegian kilimak
egiten.
Artzainen
txaboletara heltzean ilargia oheratu zen. Aitzkorri eta Aratz
atzealdean; “ondo lo egin, politta, bihar arte”, agurtu nuen.
Eguna
argitzen ari zen eta mendi gida lanari ekin nion. Gure barneko mamuak
agerian geratu ohi dira mendian. Askotan bizi izan dut egoera hori.
Mendiak irakatsi didan gauza garrantzitsuena hori izan da, nola aurre
egin beldurrari burua kontrolpean edukiz. Baina zure lehen aldia
denean zaila izan behar du. Nik jada ez dut gogoratzen, baina hala
ere zure ondoan nago eta gailurrera eramango zaitut, zaude ziur. Nik
aukera asko izango ditut; zuk, berriz, ez. Agian, zure bizitzan ez
duzu berriro Txindokiko gailurra egunsentian zapalduko.
Pixkanaka-pixkanaka
gora goaz eta “ez zara hemen geratuko, segi aurrera” mantra
bihurtu da nire ezpainetan. Lepora ailegatzean haize boladak gero eta
indartsuagoak ziren eta bita nire mantrako hitzak ere “oso gertu
gaude, lortuko duzu, segi aurrera”.
Azkenean
tontorrera iritsi gara. Denok gure zain daude, berdin zait ordea.
Lortu dugu. Biak hemen gaude eta zutaz harro nago. Ziur nago biok
zerbait ikasi dugula.
Mendi
tontorretik ikuspegi zoragarria dago eta gure bihotzean epeltasuna.
Esker anitz!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario