Aspaldi ez genuen Ordesa bisitatzen, eta tokia duen magia
kontuan hartuta harantz hurbildu ginen. Ohiko gailurrak igota dauzkagunez guretzat
ezezagunak diren beste txoko batzuk topatzeko unea da. Hurrengo erronka buruan
edukita, WRC2019k uztailaren bukaeran, fondo pittin bat egitea komeni zaigu,
eta larunbatean Punta Tobacor eta igandean Pico Otal egitea erabakitzen dugu.
Tobacor (2779m)
Furgoneta Torlako aparkalekuan usten dugu eta Ordesako
praderara autobusez igotzen gara. Praderatik Goriz ateperaino doan bidea ezaguna
bada ere bere xarma dauka, pagadiak, soaso- gradak, soaso-zirkua, “la cola de
caballo” eta soaso-iltzeak. Ibilbide batzuk ez dute inoiz bere enkantua
galtzen.
Goriz – lautadatik, gure helmuga eskuinean kokatzen da
piramide gisa, eta bere magaletan Ordesari interesa ematen dizkiote izaera
geologiko ezberdineko geruzak antzematen dira. Goriz ateperaino helduta IM-ra jotzen
dugu, Roland bretxara doan bidea jarraituz. Millaris lautadara iristean sarrio
batzuk daude gure zain elurtegi baten gainean bere burua freskatzen.
Hemendik aurrera generaman bidea desagertzen da eta harri
pilak aurkitu behar ditugu. Egun zoragarria daukagunez berehala topatzen
ditugu, eskerrak! Behe lainoarekin komeriak izango genituzkeen topatzeko. Harri
pilak Millaris gailurretik pasa ondoren gandorra jarraituz pixkanaka-pixkanaka
Tobacor gailurrera eramaten gaituzte.
Gure xedea km eta desnibela egitea denez bide beretik jaitsiko gara askoz motzagoa den Cotatuero-iltzetik doan bidea saihesten.
Ibilbidearen Track-a hemen.
Otal (2701 m)
Otal mendiaren silueta liraina betidanik erakar gaitu eta
azkenean ezagutuko genuela zirudien. Otal gailura Tendeñera mendilerroko
bukaera da, eta egiaztatu genuen bezala, bere ezaugarri nagusia, Picos de
Europa gogorazi zigun karsta da. Espeleologoen paradisua dauzkan sima eta
kobazulo esker, Turbon izotz kobazuloa, esaterako.
Turbon trokatik ekin genion igoerari, 4,5 km -tan 1590 m desnibela
duen igoaldia. Ezpeleko baso itxi batetik abiatzen gara troska bat gurutzatu
arte, hortik Turbon Grallera irtengo gara.Harri pilak jarraituz sima polit batera
helduko gara non espeleologoen sokak ikusten dira eta denbora gutxian Turbon izotz
- kobazulora.
Orain, gure helburua bistan da. Harri pilak jarraituz gailurreraino
eramango gaituen korridorearen basera heltzen gara. Harri -jauzi ezik, korridorea
ez dauka beste zailtasunik. Behin korridorea gainduta gandor mehe tarte bati
ekingo diogu eskaladako pasu batzuekin Otal gailurrera heltzeko. Atzo bezala
bistak zoragarriak dira Ordesako parke naturala, Vignemal, Tendeñera
mendilerroa, Bernatuara.
Jaitsiera ibilbide beretik egingo
dugu aurpegian irribarrearekin baina bihotza triste xamar etxera bueltatu behar
garelako. Nire barneko umea HEMEN GERATU NAHI DUT! oihukatzen du.
Ibilbidearen Track-a hemen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario