jueves, 18 de julio de 2019

Asteburua Ordesan


Aspaldi ez genuen Ordesa bisitatzen, eta tokia duen magia kontuan hartuta harantz hurbildu ginen. Ohiko gailurrak igota dauzkagunez guretzat ezezagunak diren beste txoko batzuk topatzeko unea da. Hurrengo erronka buruan edukita, WRC2019k uztailaren bukaeran, fondo pittin bat egitea komeni zaigu, eta larunbatean Punta Tobacor eta igandean Pico Otal egitea erabakitzen dugu.



Tobacor (2779m)

Furgoneta Torlako aparkalekuan usten dugu eta Ordesako praderara autobusez igotzen gara. Praderatik Goriz ateperaino doan bidea ezaguna bada ere bere xarma dauka, pagadiak, soaso- gradak, soaso-zirkua, “la cola de caballo” eta soaso-iltzeak. Ibilbide batzuk ez dute inoiz bere enkantua galtzen.



Goriz – lautadatik, gure helmuga eskuinean kokatzen da piramide gisa, eta bere magaletan Ordesari interesa ematen dizkiote izaera geologiko ezberdineko geruzak antzematen dira. Goriz ateperaino helduta IM-ra jotzen dugu, Roland bretxara doan bidea jarraituz. Millaris lautadara iristean sarrio batzuk daude gure zain elurtegi baten gainean bere burua freskatzen.



Hemendik aurrera generaman bidea desagertzen da eta harri pilak aurkitu behar ditugu. Egun zoragarria daukagunez berehala topatzen ditugu, eskerrak! Behe lainoarekin komeriak izango genituzkeen topatzeko. Harri pilak Millaris gailurretik pasa ondoren gandorra jarraituz pixkanaka-pixkanaka Tobacor gailurrera eramaten gaituzte.



Duen kokapenari esker begiratoki ederra da. Bertan arroilaren erliebe, pareten bertikaltasuna, inguruko mendien siluetak, Monte Perdido, Clindro, Marbore, etab. dastatu daitezke.

Gure xedea km eta desnibela egitea denez bide beretik jaitsiko gara askoz motzagoa den Cotatuero-iltzetik doan bidea saihesten.



Ibilbidearen Track-a hemen.

Otal (2701 m)

Otal mendiaren silueta liraina betidanik erakar gaitu eta azkenean ezagutuko genuela zirudien. Otal gailura Tendeñera mendilerroko bukaera da, eta egiaztatu genuen bezala, bere ezaugarri nagusia, Picos de Europa gogorazi zigun karsta da. Espeleologoen paradisua dauzkan sima eta kobazulo esker, Turbon izotz kobazuloa, esaterako.



Turbon trokatik ekin genion igoerari, 4,5 km -tan 1590 m desnibela duen igoaldia. Ezpeleko baso itxi batetik abiatzen gara troska bat gurutzatu arte, hortik Turbon Grallera irtengo gara.Harri pilak jarraituz sima polit batera helduko gara non espeleologoen sokak ikusten dira eta denbora gutxian Turbon izotz - kobazulora.



Puntu honetatik marra goriak eta harri pilak jarraituko ditugu karst eremua zeharkatzeko. Behin karst zeharkatuta Otal lepora (2350m) iritsiko gara. Ekialdera doan, ondo markatuta dagoen bide zidor bat jarraitzen dugu zailtasun gabeko irtenbide harritsu bat zeharkatuz, beste aldera igaroko gara, non ardi talde bat agurtzen gaitu.



Orain, gure helburua bistan da. Harri pilak jarraituz gailurreraino eramango gaituen korridorearen basera heltzen gara. Harri -jauzi ezik, korridorea ez dauka beste zailtasunik. Behin korridorea gainduta gandor mehe tarte bati ekingo diogu eskaladako pasu batzuekin Otal gailurrera heltzeko. Atzo bezala bistak zoragarriak dira Ordesako parke naturala, Vignemal, Tendeñera mendilerroa, Bernatuara.



Jaitsiera ibilbide beretik egingo dugu aurpegian irribarrearekin baina bihotza triste xamar etxera bueltatu behar garelako. Nire barneko umea HEMEN GERATU NAHI DUT! oihukatzen du.

Ibilbidearen Track-a hemen.